Gardentasun

Gardentasuna da gure Udalaren jarduketak oinarri izan behar duen funtsezko printzipioetako bat. Helburua da udala osatzen duten organo guztiek beren kudeaketari buruzko informazioa agerraraztea herritarrei, zorroztasunez, egiazkotasunez eta objektibotasunez betiere.
  • Herritarrak informazioa jasotzeko eskubidea duelako hala kontu publikoen gainean nola kontu publikoen kudeaketaren gainean.
  • Udal honek zer pauso ematen dituen zehatz-mehatz jakinda bakarrik ebaluatuko duelako herritarrak udalaren jarduketa, eta horrela bakarrik osatuko duelako horri buruzko iritzia. Herritarrek dakitenean nola hartzen diren haiei buruzko erabakiak eta nola erabiltzen diren diru publikoak, orduantxe bakarrik parte har dezakete behar bezala kontu publikoetan.
  • Eta Udal honen eguneroko jarduketak oinarri duen zutabeetako bat delako, eta herritar guztiei helarazi egin nahi dielako.
  • Gardentasun Atari honen bidez, zeinean Udal honen kudeaketari buruzko informazio garrantzitsua eta eguneratua argitaratuko baita etengabe.Atal hau diseinatu da, herritarrek informazioa erraz eskura dezaten; adibidez, Udalak sinaturiko hitzarmen eta kontratuez, diru-laguntzez, aurrekontuen egoeraz, gobernu-organoen osaeraz, etab.
  • Atarian sartzen joanen da Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko 19/2013 Legeak zehaztu eta herritarrek eskatzen duten informazioa.
  • Eta atarian ez baduzu aurkitzen bilatzen duzun informazioa, huraxe eskatzeko aukera izanen duzu, informazioa eskuratzeko duzun eskubidea erabiliz, atari honetan bertan eskura dagoen estekaren bidez.

Informazio instituzionala, hautetsiak eta udal langileak


Atal honetan ondoko gaiei buruzko informazioa eskaintzen da: udalaren antolaketa, hautetsiak, lanpostuak, enplegu eskaintza publikoa, udal erakunde eta elkarteak eta hauek argitaratzen dituzten arauen, bileren, akten eta ebazpenen gaineko informazioa.

Hautetsiak eta udal langileak
  • Alkatearen eta zinegotzien biografia-datuak, helbide elektronikoa barne
  • Goi-karguen jarduera-interesen eta ondasunen erregistroa (19/2013 Legea)
  • Alkatearen agenda instituzionala
  • Udaleko lanpostuen zerrenda
  • Udaleko konfiantza-postuak, haietako bakoitzari dagozkion ordainsarien zenbatekoa barne
  • Udal organigrama, organo nahiz eginkizun guztien arduradunak nor diren barne (19/2013 Legea)
  • Udalak parte hartzen duen entitateetako goi-karguen eta arduradun nagusien ordainsariak (19/2013 Legea)
  • Goi-karguek jasotako kalte-ordainak, karguak uztean (19/2013 Legea)
Antolaketa eta udal ondarea
  • Gobernu organoak eta haien eginkizunak
  • Organo deszentralizatuak, udal-sozietateak, eginkizunak eta haien webetan sartzeko estekak.
  • Udal-sozietate guztietako lanpostuen zerrenda, konfiantzazko postuak barne.
  • Udalaren plan estrategikoa edo Agenda 21.
  • Urteko eta hainbat urtetarako planak nahiz programak, jarduerak eta helburuak barne (19/2013 Legea)
  • Udalari atxikitako ibilgailu ofizialak.
  • Udal higiezinen, ondasunen eta eskubideen inbentarioa. (19/2013 Legea)
  • Lege-aholkularitzarako eta kontu-hartzailetzarako organoen barne-txostenak (19/2013 Legea)
Udal arauak eta erakundeak, gai-zerrenda, aktak eta erabakiak
  • Udalaren Etikaren eta Gobernu Onaren Kodea.
  • Udal osoko bilkuretako aurretiazko gai zerrendak.
  • Udal osoko bilkuretako aktak.
  • Udal Gobernu Batzarraren erabakiak eta aktak.
  • Udal osoko bilkuren bideoak eta emankizunak.
  • Udalari eragiten dioten ebazpen judizialak.

Udalaren harremana herritarrekiko nahiz gizartearekiko


Atal honetan ondoko gaiei buruzko informazioa ematen da: Udalaren web-orriaren edukiak, harrera herritarrei, herritarren parte-hartzea eta udal zerbitzuen katalogoa.

Udal webgunearen ezaugarriak eta edukia
  • Udal webgunean badago gardentasunaren atala.
  • Udal webgunean badago bilatzaile bat.
Zerbitzuen katalogoa eta herritarrendako arreta
  • Herritarrengandik nahiz taldeetatik jasotako galderak.
  • Zerbitzuen katalogo orokorra, barne daudela zerbitzuen egoitzak, ekipamenduak, helbidea, ordutegiak eta haien web estekak.
  • Administrazio-prozeduren katalogoa, barne daudela xedea, izapideak, epeak, formularioak eta izapidetze elektronikorako aukera.
  • Egoerak eta zirkulazio-mozketak, eta gorabeherak udal-zerbitzuetan.
  • Udalerriaren ingurumen egoera.
  • Udal taldeen iritziak eta proposamenak.
  • Udalerriko elkarteak, gaiak eta egindako galderak.
Grados de compromiso con la ciudadanía_EUS
  • Herritarrek parte hartzeko erregelamendua.
  • Herritarrek parte-hartzea: akordioak, txostenak eta proposamenak.
  • Herritarren iradokizunak aurrekontuak prestatzeko.
  • Konpromisoen betetze-maila udal zerbitzuen gutunetan.
  • Zerbitzuak emateari buruzko inkestak.

Ekonomia eta finantza egoera


Atal honetan ondoko gaiei buruzko informazioa eskaintzen da: udalaren aurrekontua, honen exekuzio mailaren egoera eta udalaren hornitzaileen gaineko xehetasunak.

Kontabilitatearen nahiz aurrekontuen inguruko informazioa
  •  Udal aurrekontua (19/2013 Legea)
  • Aurrekontu-aldaketak.
  • Udal-sozietateen aurrekontuak.
  • Udalaren kontu orokorra (balantzea,emaitzen kontua, memoria eta aurrekontuen likidazioa (19/2013 Legea).
  • Aurrekontu-auditoriari buruzko txostenak (19/2013 Legea)
  • Autonomia fiskala
  • Finantzaketa gaitasuna edo beharra, aurrekontuak egonkortzeari begira.
Udalaren diru-sarrerak, gastuak eta zorrak
  • Gastuen eta diru-sarreren aurrekontuaren gauzatze egoera
  • Zerga bidezko diru-sarrerak biztanleko
  • Gastuak biztanleko
  • Inbertsioa biztanleko
  • Kobrantzaren batez besteko epealdia
  • Hornitzaileei ordaintzeko merkataritza-eragiketetan, berankortasunaren aurkako borrokei buruzko hiruhilekoan behingo txostenak.
  • Udalaren zor bateratuaren zenbatekoa. Aurreko urtealdiekiko alderaketa.

Kontratazioak, hitzarmenak, diru-laguntzak eta zerbitzuen kostuak


Atal honetan ondoko gaiei buruzko informazioa eskaintzen da: udalak egiten dituen lizitazio ezberdinak, erakundeekin sinaturiko kontratuak eta onarturiko diru-laguntzak.

Kontratuak, hitzarmenak eta diru-laguntzak
  • Kontratazio-mahaiak: deialdiak, izendapena eta mahaikideak.
  • Kontratazio-mahaien aktak.
  • Udalak egindako kontratuak, barne daudela xedea, zenbatekoak, prozedura, lizitatzaileak eta esleipendunak. (19/2013 Legea)
  • Egindako kontratuak aldatzea. (19/2013 Legea)
  • Egindako kontratu txikiak, barne daudela zenbatekoak eta esleipendunak (19/2013 Legea)
  • Prozedura bakoitzaren bidez esleitu diren kontratuen ehunekoa aurrekontu bolumenean (19/2013 Legea).
  • Sinatutako hitzarmenen zerrenda, barne daudela sinatzaileak, xedea hitzarturiko betebehar ekonomikoak (19/2013 Legea).
Kontratazio-prozedurak
  • Deialdiak, kontratazio mahaien izendatzea eta osaketa.
  • Kontratazio mahaien aktak.
Hornidurak eta zerbitzuen kostuak
  • Hornitzaile, esleipendun eta kontratista garrantzitsuenekin egindako eragiketen zerrenda eta zenbatekoa.
  • Tasen edo prezio publikoen bidez finantzaturiko zerbitzuen egiazko kostua.

Hirigintza, lan publikoak eta ingurumena


Atal honetan ondoko gaiei buruzko informazioa eskaintzen da: hirigintza-antolamendu planak, ingurumen-eraginaren gaineko azterketak eta obra publikoen, hirigintza arloko eta azpiegituren gaineko lizitazioak.

Hiri antolamendurako planak eta hirigintza-hitzarmenak
  • Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO), mapak eta planoak xehetasunez.
  • Ingurumenari buruzko udal politika eta programak, txostenak eta txostenen jarraipena.
  • Ingurumenaren eta paisaiaren gaineko eraginaren azterlanak, ingurumeneko elementuei dagozkien arriskuen ebaluazioak.
  • Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean nahiz onetsitako plan partzialetan izaniko aldaketak.
  • Udalaren hirigintza hitzarmenak. Gauzatzen ari diren hirigintza-lanak.
  • Lurzoruaren erabilerak eta destinoa.
Lan publikoen eta lizitazioen iragarkiak
  • Hirigintza kudeatzeko arloan indarra duen araudia.
  • Lan publikoen proiektuak, pleguak eta irizpideak.
  • Lan proiektuen aldaketak, berrikuntzak eta osagarriak.
Lan publikoetako parte-hartzaileen, eskaintzen eta ebazpenen inguruko informazioa
  • Lan publikoen lizitazioetan parte hartu duten enpresen zerrenda.
  • Lan publikoak egin dituzten enpresen izena.
Lan publikoak, hirigintza eta azpiegiturak
  • Gauzatzen ari diren obren gaineko informazioa: helburua, udal arduraduna, kontratista, zenbatekoa, gauzatze epea.
  • Seihilekoan behingo informazioa egindako, onetsitako nahiz gauzatzeko dauden azpiegitura-lanen gainean.
  • Inbertsioa azpiegituretan biztanleko.
  • Hirigintzako diru-sarreren proportzioa: hirigintzatik eratorritako diru-sarrerak/Diru-sarrera guztiak.


Formulario petición información