Goizuetako Udala erregistro elektronikoa

Goizuetako Udala, bere zerbitzuak hobetzeko eta zabaltzeko helburuarekin, kontsultarako baliabide hau sartu du; horrekin udalaren dauden espedienteen egoera ikusi ahal izanen duzu.

Zapidea egiteko beharrezkoa dena:

  • Identifikazioa: Herritarrak bere burua identifikatu beharko du ziurtagiri digital aitortu eta baliozko baten bidez. Ziurtagiri digitala kanpo-euskarri batean badago (NAN elektronikoa, USB memoria), irakurgailuan sartu beharko du.
  • Eskabide Orokorra: Erregistroan sartu behar duzu –behar bezala beteta– "EskabideOrokorra_ES.pdf" dokumentua, orrialde honetatik edo erregistro-aplikazio beretik deskargatu ahal izango duzuna.
  • Dokumentazio erantsia: Behar izanez gero, modu elektronikoan sinatutako dokumentazio guztia gehitu beharko diozu Eskabide Orokorrari.
  • Sinadura elektronikoa: Eskabide Orokorra bete eta behar den dokumentazioa gehitu ondoren, zure ziurtagiriarekin sinatu beharko dituzu, Eskabide Orokorreko inprimakiko sinadura-botoia sakatuz.

Espedienteak kontsultatzeko jarraibideak:

  • Klikatu "Deskargatu Eskabide Orokorra" botoian.
  • Bete (Adobe eskakizunak): Adobe Acrobat Reader 9 edo maila handiagokoa. Aukera ematen du eskabide horri dokumentuak eransteko (PDF, TXT, JPEG, PNG, DOC, XLS formatuak).
  • Eskabidea betetzeko laguntza
  • Eskabidea sinatu ziurtagiri digital aitortu eta baliozkoarekin eta ordenagailuan gorde.
  • Klikatu “HASI ERREGISTRO ELEKTRONIKOA” botoian eta bidali 3. urratsean sinatu eta gordetako eskabidea.
  • Dokumentua bidali ondoren, aplikazioak sarrerari dagokion erregistro-zenbakia eta aurkezpen-data erakutsiko ditu.
Zure esploratzailea Internet Explorer 10 bada, egin klik nabigatzailean helbide-barran eskuinean dagoen "bateragarritasun-ikuspegia" botoian.